Jakin-mina, motibazioa, interesa, alerta-egoera… Antolakundeetako
sail eta langile guztiek irekita egon behar dute
ideia eta sentsazio berrietara, eta era berean
prest egon behar dute den-dena zalantzan jartzeko.
Zergatik ez? Horixe da goiburua.
Motibaziotik sortzen da interesa; interesetik ahalegina; ahaleginak ekimena dakar;
ekimenak ideia berrien bilaketa, eta ideia horietako batzuetatik etor daiteke
berrikuntza.
Zirkulu birtuoso hori sortzeko, enpresetako zuzendariek erronka bat gainditu
behar dute: giro motibatzailea sortu behar dute etengabe, ideia sortzaileak aurkitzeko
eta komunikazio kanal egokiak ezartzeko. Horrela, bezeroek, hornitzaileek eta
bestelako eragileek ere berrikuntza prozesuaren zati direla sentituko dute.