Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua.
Interneteko proiektuak egiten ditu 1997tik.
The Cocktail konpainian lan egin du 2004an
sortu zenetik eta, horrez gain, aholkulari
lanetan aritu da erabiltzailearen esperientzia
eta web estandarrak bezalako gaietan
honako bezero hauentzat: Telefónica,
Correos, Prisacom, Vocento, MTV, Diageot,
eta abar. Komunitateak kudeatzeko
The Shaker softwarearen garapen
saila eta sorkuntza zuzendu zituen.
lacoctelera.com-en, Espainiako komunitate
handienetako baten, sortzailea eta egungo
arduraduna da. Nvivo musika sare sozialeko
bazkidea da (Espainian zuzeneko musika
eskaintzen duen sare liderra) eta erabiltzailearen
esperientzia saileko arduraduna. 2009ko
irailean Partigi enpresa sortu zuen,
erabiltzaileei beren hurrengo produktu
kulturala aukeratzen laguntzen dien tresna
bat. Erabiltzailearen esperientziari, on-line marketinari
eta produktuaren diseinuari buruzko hitzaldi eta
ikastaro ugari ematen ditu.
|