El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

 
 
   

L'Oréal kasua
Laura Latorre
Komunikazio korporatiboko zuzendaria

Hitzaldiaren laburpena

Nire hitzaldian azalduko dut nola bihurtu den L'Oréal taldea  kosmetikako munduko liderra nazioarteko 23 marka baino gehiagorekin. Konpainiaren oinarria berrikuntza da, hainbeste non bere DNA bihurtu baita.

Berrikuntza prozesua produktiboa izan dadin eta emaitzak eman ditzan, kontuan izan behar dira produktu arrakastatsu berrien garapenera eraman gaitzaketen iturri berriak. Hitzaldian zehar azalduko ditut zeintzuk diren iturri horiek, eta sistematika honi esker merkaturatu diren eta arrakasta handia lortu duten hainbat produkturen adibideak jarriko ditut.

Currículum
   
     
 

Laura Latorre Enpresa Zientzietan Lizentziatu zen Madrileko Complutense Unibertsitatean eta MBA Masterra egin du Enpresa Institutuan (1990-1991).

Hainbat enpresa garrantzitsutan garatu du bere karrera profesionala. Adibide bat jartzearren, aipatuko dugu Procter & Gamble konpainiako finantza sailean hasi zela lehenik eta marketin sailera igaro zela gero.

1998an L’Oréal Taldean sartu zen Lancôme markaren marketin zuzendaritza karguan (1998- 2001), gero Biotherm-Cacharel-Diesel markako zuzendari nagusi izan zen (2001-2007) eta, azkenik, Komunikazio Korporatiboko zuzendari kargua hartu zuen 2008an.

 
   
   
  « hizlari guztiak

HOME | PROGRAMA | HIZLARIAK | IZEN EMATEA | INFORMAZIOA | EGUNKARIETAN
AURREKO AURTEAK | ANTOLAKUNTZA

inscripciones@ibgconference.com | prensa@ibgconference.com | organizacion@ibgconference.com
Kredituak | Segurtasuna eta pribatutasuna