El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

 
 
   
Apple eta U2 kasuak
Carlos Sánchez

M2M, Factoría de Innovación enpresako bazkide-fundatzailea.

Hitzaldiaren laburpena

U2 eta Apple kasua
Gutxitan izaten dugu ez-ohiko marketin programa bat eta berrikuntza kolaboratiboko ekintza bat ezagutzeko aukera, eta are gutxiago egungo bi totemen (U2 eta Apple) estrategia lehiakorrekin hain estuki lotuta daudenean.

Kasu honetan, modu praktikoan aztertuko dugu, batetik, U2 pop-rock musika taldeak (30 eta 50 urte bitarteko belaunaldi askoren ikono kulturala) eta, bestetik, Apple edo sagarraren konpainiak (Microsoft-en betiko etsaia eta Sony, Nokia edo Ericsson konpainien etsai berria) ekintza bateratuaren bidez lortu dutena: bien helburuek ezin hobeki elkar osatzea eta dimentsio berri bat hartzea.
Currículum
   
     
 

m2m enpresaren sortzailea: "berrikuntzaren faktoria"  eta marketin eta salmenten aholkularitza estrategikoko boutique-a. MBA ikasketak egin zituen IESEn eta Goi-Mailako Telekomunikazioko Ingeniaritza ikasketak ere bai Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.
Enpresari eta aholkulari den aldetik, bere helburua da marketin funtzioa bultzatu eta berregituratzea, enpresak behar bezala jardun dezan esparru hauetan: berrikuntza, egoerari aurrea hartzea, ukiezinak, produktu berrien garapena eta emaitzen hobekuntza. Horregatik, marketin funtzio berri horren zutabeak finkatu ditu: finantza alderdiak menperatzea, pragmatismoa, enpresaren ikuspegi integrala, sare kontzeptua erabiltzea bezeroen eta ingurune lehiakorraren azterketan eta proaktibo izatea aurrerapen teknologikoen jarraipenean eta aplikazioan.

Goi-mailako zuzendaritza karguak izan ditu enpresa hauetan: ONO, SEIRT, FOREVAN eta EVE LAYPER besteak beste. NOOSHIA-ko bazkide fundatzailea da. NOOSHIA Berrikuntzan eta Proiektu Digitaletan espezializatutako bat-egite eta erosketa enpresa (M&A) bat da.
Gaur egun, Future & Music (www.fam09.org) biltzarra antolatzen du, non aztertzen baitute  etorkizunak eta berrikuntzak  nola ekarri duten iraultza musikara, hots, garrantzi eta erakarpen indar handia duen eduki digital batera. Baita ere aztertzen dute nola susta daitezkeen enpresa proiektu berritzaile eta erakargarriak  musikaren inguruan, baldin eta eragile guztiek proaktiboki lan egiten badute honelako ekimen berriei bidea irekitzeko, kontuan izanik beti ere Espainiako industria kulturalak horretarako eskaintzen dituen aukerak.

Berrikuntzari eta marketinari buruzko kongresu eta mintegietan parte hartzen du eta baita ere izaera ekintzailea aztergai dutenetan.

 

 
   
   
  « hizlari guztiak

HOME | PROGRAMA | HIZLARIAK | IZEN EMATEA | INFORMAZIOA | EGUNKARIETAN
AURREKO AURTEAK | ANTOLAKUNTZA

inscripciones@ibgconference.com | prensa@ibgconference.com | organizacion@ibgconference.com
Kredituak | Segurtasuna eta pribatutasuna