| |
Londresko Webjam Ltd. enpresaren fundatzailea
eta sormen zuzendaria.
Bokaziozko galiziar hau Londresera joan
zen 1998an artearen munduko prestakuntza
osatzera.
Aitzakia egokia aurkitu zuen sarean ideia
berriak esploratu eta garatzeko. Interneteko
industriak ateak ireki zizkion teknologia
digitaletan eta "komunikatzaile
bisual" bezala daukan esperientziari
esker, eta 2000. urtean Yahoo!
Europe enpresan sartu zen proiektu-diseinatzaile
zereginetan aritzeko. Yahoo! enpresan
egin zituen 6 urteetan, Albertok esperientzia
bildu zuen Erabiltzailearen Esperientzia
arloko alderdi guztietan. Garai horretan,
berak zuzendu zuen Yahoo!-ren atari globala
diseinatzeko prozesua eta, azkenik, Produktu
Estrategia Sailean jardun zuen Yahoo
Mobile-ko atari globalarentzat.
Esperientzia eta ikaskuntza horri guztiari
esker, Alberto bere ideia propioak garatzen
hasi zen eta 2006an, Webjam Ltd. enpresa
sortu zuen Marcus Greenwood eta Yann
Motte-rekin batera. Sare Sozialen esparruko
konponbide hornitzailea da, eta erabiltzailearen
interfaze adimendun, sinple eta malguan
oinarritzen da konponbide horiek eskaintzeko.
Sormen Zuzendari den aldetik, Albertoren
ardura da produktuen garapena eta bezeroei
ahalik eta konponbide sortzaile eta estrategikoenak
eskaintzea.
Albertok Arte Ederretako ikasketak egin
zituen Vigoko Unibertsitatean, eta bertan
egin zituen baita ere doktoretzako
ikastaroak. Bere obra artistikoa hainbat
galeria eta erakundetan egon da ikusgai
eta esan genezake baduela obsesio tematiko
txiki bat: sorkuntza prozesuak. Hori
dela eta, gai horri buruzko Master bat
egin zuen Londresen, Saint Martins Schooll
of Art and Design eskolan. Ordenagailuaren
aurrean edo lotan ez dagoenean, atsegin
ditu sukaldaritza, surfa, gitarra jotzea
eta mundu guztiari gustatzen zaizkion
gauza horiek guztiak, baina, denon antzera,
sekula ez du horretarako astirik. |
|