|
|
Gaia
Net Exchange kasua
Fran Manzano
ERP konponbideak garatzen eta ezartzen espezializatutako
Igarle eta Addonia enpresen presidentea eta IKTen sektoreko hainbat enpresen
administrazio kontseiluetako kidea. |
|
| |
Hitzaldiaren
laburpena |
GAIA
NET Exchange proiektua "koopetentziako" (gaztelaniazko
cooperación eta competencia hitzak elkartuz
sortzen den esamoldea) kasu arrakastatsu bat da,
Berrikuntza Kolaboratiboaren punturik zailenean kokaturik
dagoena. Proiektuaren meriturik handiena da lankidetzako
ametsak egia bihurtu dituela; helburu hori lotzeko,
Gaiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak konfiantzazko
ingurune bat sortu dute trakzio lana egin duten 11
enpresarentzat.
GAIA NET Exchange antzeko profileko
enpresa asko biltzen dituen ingurune batean garatzen
da, tamaina txiki edo ertainekoak denak eta ERP konponbideei
buruzko ezagutza handia dutenak. Ondorioz, lehia
handia dago Euskadiko fabrikatzaile eta produktuen
artean. Errealitate hau ez da oztopo izan oraindik
esploratu gabeko eremu horretan akordiorako konpromiso
bat lortzeko. Enpresek elkarrekin jardun dute konponbide
berritzaile eta onuragarriak bilatzeko guztiontzat,
oro har Informazio Sistema fabrikatzaileentzat baina
bereziki beren bezero edo aliantza estrategikoentzat.
Behetik
gorantz", "guztiok batera
egin dezakegu eta elkarrekin bakarrik lortuko dugu", "inposaketatik
ziurtasunera" "lehen gizonak teknologiari
itxaroten zion eta orain teknologiak gizonari itxaroten
dio"… Horrelako printzipioetan oinarritzen
da aliantza garrantzitsu hau, zeinak dagoeneko emaitza
ukigarriak, ilusioa eta mugarik gabeko proiekzioa
lortu baititu. Ideia sinple, begi-bistako eta ireki
hori egia bihurtu da, lehiakide guztien artean onura
kolektibo eta orokorra lortzeko eginiko apustuari
esker, garbi ikusten delarik inbertsioa itzulgarria
izango dela. "Konfiantzaren triangulazioa" eta
guztiontzako ongia dira GAIA NET Exchange ekimenaren
eta etorkizunean izan ditzakeen atxikipenen bermeak. |
|
|
|
|
|
Currículum |
|
|
| |
ERP
konponbideak garatzen eta ezartzen espezializatutako
Igarle eta Addonia enpresen presidentea
da eta IKTen sektoreko hainbat enpresen
administrazio kontseiluetako kidea ere
bai. Azken lau urteetan, aktiboki parte
hartu du Gaiako Zuzendaritza Batzordean
eta bertako Software Lantaldeko presidente
izan da. Erantzukizun horretatik abiatuta
ekimen bat garatu du eta lehiakideei
ikusarazi die euren etorkizuna partekatu
behar dutela guztientzat (bakoitzarentzat,
beren bezeroentzat, administrazioentzat
eta gizartearentzat oro har) onuragarri
izango den proiektu baten bidez. Proiektu
ilusionagarri hau dagoeneko gauzatu da,
Gaia Net Exchange du izena, eta behetik
hasi eta goraino, beste bazkide, sektore
eta komunitate batzuk "atzematen" ari
da.
Tudor taldean hasi zen oso gaztetatik lanean
informatikaren sektorean, non helburu
adostu eta partekatuak definitu eta lortzeko
taldeen aginte, koordinazio eta motibazio
lanen erantzukizuna hartu baitzuen. Ekimenez
betetako eta aurre hartzeko gaitasun handiko
gizona izaki, etsita zegoen konpainia handien
mugikortasun eta arintasun ezagatik eta
baita ere txikien adore faltagatik. Ondorioz,
1994an bere lehen enpresa sortzea erabaki
zuen, Igarle hain zuzen. Igarle hitzak
euskaraz aztia esan nahi du, hots, datorrena
ikusten duen pertsona eta bera da, zalantzarik
gabe, enpresa taldearen motorra eta bezeroen,
erakundeen zein lehiakideen errespetua
lortu duena. Izan ere, 2008ko Enpresa Digitala
sari-banaketan Igarle irabazle izan zen
1.000 proiekturen artean, Euskadiko proiektu
onenaren eta Gipuzkoako proiektu onenaren
kategorietan. |
|
| |
|
|
| |
|
|
|
|