El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

 
 
   

Caso 12designer.com
Ralph del Valle
Espainiako eta Erresuma BatukoCountry Manager-a Intercom Taldearen 12 designer.com agentzian.

 
Hitzaldiaren laburpena

Crowdsourcing-a, horra hor ingelesezko beste hitz bat joera global berri bat definitzeko. Argi dago zein den terminoaren zentzu literala:  jende multzo handi bati (corwd) lana esportatzea. Hala ere, esanahi literalaz haratago, terminoak zerbait gehiago esan nahi du.

Bezeroen eta enpresaren eta erabiltzaileen eta administratzaileen arteko harreman berria islatzen du: "goitik behera" tradizionalaren atzean monologo bat zegoen, baina orain maila berean dauden bi ahotsen arteko elkarrizketa bihurtu da.

Halaber, aukera bikaina da enpresentzat eta ez gastuak murrizteko soilik; kanal guztiz berri bat edukiko dute beren esku, bezeroekin elkarreraginean jarduteko.

Lan egiteko modu berri bat ekarriko du, non talentua prezio taula bat baino garrantzitsuagoa izango baita.

12designer enpresarentzat, crowdsourcing-ada bere izatearen arrazoia. Ralph del Vallek bere hitzaldian azalduko du nola aplika daitekeen eredu hau sorkuntzaren mundu itxian, nolako arrakasta izan dezakeen eta nolako boterea daukan ideien arteko lehiak. Sormen garbiaren garaipena da.

Currículum
   
     
 

Valentziako Unibertsitatean egin zituen Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak eta gaur egun Espainiako eta Erresuma Batuko country manager karguak dauzka Intercom taldeko 12designer.com enpresan.

Azken zazpi urteetan komunikazioaren esparruan aritu da lanean: lehenik, publizitate sorkuntzan jardun zuen eta gero web orri bateko komunikazio managerra izan zen. Halaber, argazkilari, idazle, gidoilari, kazetari eta laburmetrai zuzendari ere izan da.

 
   
   
  « hizlari guztiak

HOME | PROGRAMA | HIZLARIAK | IZEN EMATEA | INFORMAZIOA | EGUNKARIETAN
AURREKO AURTEAK | ANTOLAKUNTZA

inscripciones@ibgconference.com | prensa@ibgconference.com | organizacion@ibgconference.com
Kredituak | Segurtasuna eta pribatutasuna