El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

 
 
   
Grupo BLC kasua
Javier Cantera
Grupo BLC, pertsonen kudeaketa integral eta integratua egiten duen Espainiako lehen konpainiako presidentea, eta Management Centre Europe erakundeko kidea.
 
Hitzaldiaren laburpena

Berrikuntzara zuzendutako ekosistemak eta gaitasunak

Lan-saio honetan, berrikuntzaren zentzu pragmatikoari buruzko dilema aztertu nahi da: nola lortu berrikuntzak balio erantsia izan dezala bere praktikotasun mailagatik? Praktikoa den orok irabazita dauka berrikuntzaren enpresa balioa. Premisa horrekin landuko dira "laneko ingurune" desberdinak, zeintzuei esker enpresak sortzaile bihurtzen baitira eta berrikuntza errazten baita. "Ekosistema" hauek enpresak osatzen dituzten pertsonen "jabekuntzan" oinarritzen dira. IN-PER eredua berrikuntzara zuzendutako estrategia, kultura, prozesu eta negozioen aldaketa sistematikoan oinarritzen da, baina beti ere berritzaileak diren pertsonen balio eta profiletan oinarrituta. Inplikazioa lortzeko, pertsonen aldeko apustua egin behar da eta kultura "desafiatzailea"  sortu, "aldatu daitezkeen" prozesuak proposatu, merkatuari egokitzen zaion estrategia finkatu eta berrikuntzarekiko koherentea den pertsonen profila bultzatu. Pertsonak pentsatzen badu ez duela berritzeko gaitasunik, ez ezagutzarik ez eta askatasunik, ezingo dugu sortu antolakuntzako ikaskuntzaren helburutzat berrikuntza onartzen duen antolakunderik.

Currículum
   
     
 

Une honetan, BLC Taldeko presidentea eta Management Centre Europe-ko kidea da. Giza baliabideen esparruan garatu du bere esperientzia profesionala, besteak beste, Telefónica, Enagas, Schweppes eta Repsol enpresetan.

Psikologia eta Zuzenbide ikasketetan lizentziatu zen eta hainbat master egin ditu: Langile Zuzendaritzako masterra ICADEn, Giza Baliabideetako Zuzendaritza masterra Enpresa Institutuan eta Enpresa Zuzendaritza Masterra IESEn.

Hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu talentua, pertsonen kudeaketa, coaching­-a eta giza baliabideen estrategiak ardatz hartuta.

Irakasle moduan lan egin du Enpresa Institutuan, Madrileko Complutense Unibertsitatean, Madrileko Merkataritza eta Industria Ganberan, EOIn, Milaneko Kalitatearen Europako Eskolan, Antonio de Nebrija Unibertsitatean eta APDn.

 
   
   
  « hizlari guztiak

 


HOME | PROGRAMA | HIZLARIAK | IZEN EMATEA | INFORMAZIOA | EGUNKARIETAN
AURREKO AURTEAK | ANTOLAKUNTZA

inscripciones@ibgconference.com | prensa@ibgconference.com | organizacion@ibgconference.com
Kredituak | Segurtasuna eta pribatutasuna