|
|
Fagor
kasua
Jon Mikel Intsausti
Fagor Etxetresnak taldeko e-Business-eko arduraduna. |
|
| |
Hitzaldiaren
laburpena |
|
|
UNION plataforma enpresa handietan askotan, eta
are gehiago xurgapenak edo/eta bat-egiteak tartean
daudenean, ematen den egoera baten ondorioz sortu
zen. Kasu honetan, informazio sistema desberdinen
arteko integrazio faltak eragindako arazoak izan
ziren abiapuntua.
Arazo honen aurrean, konponbide drastikoak hartu
izan dira historikoki, esaterako, den-dena biltzen
duen sistema bakarra ezartzea edo justifikatzeko
zailak diren inbertsioak eskatzen dituzten integrazio
plataforma handiak sortzea.
Hala ere, Fagor Etxetresnak taldeak, Mondragon Unibertsitateak
eta B2B 2000 taldeak garatutako lankidetzatik planteamendu
berri bat sortu zen: Zergatik ez sortu pixkanaka
eboluzionatzen duen plataforma bat, emandako urrats
bakoitzeko inbertsioa itzuliko duena eta ordura arte
baliozkoa dena mantentzeko aukera ematen duena?
Planteamendu horretatik abiatuta, lankidetza estua
sortu da hiru erakundeen artean (Fagor Etxetresnak,
Mondragon Unibertsitatea eta B2B 2000) eta horri
esker proiektua azkar doa aurrera, izan ere, erakunde
bakoitzak ongien egiten dakiena egiten baitu (negozioa,
sistemen ikerketa eta hauen integrazioa, hurrenez
hurren). |
| |
|
|
Currículum |
|
|
| |
|
|
| |
Euskal Herriko Unibertsitatean informatikan
lizentziatu ostean, linguistika
konputazionaleko “IXA Taldea” enpresan
hasi zen lanean eta ondoren, Errioxako
Unibertsitateko Informatika Zerbitzura
igaro zen.
2001. urtean, Fagor Etxetresnak taldeko
e-Business sailean sartu zen inplantazio
teknikari bezala. 2003tik 2005era bitartean,
informatika zerbitzuko buru izan zen
Fagor-ek Polonian daukan fabrikan (Fagor
Mastercook).
Azkenaldian, e-Business-eko teknikari
lanak egiten ditu Fagor Etxetresnak taldean
eta aktiboki parte hartzen du merkataritza
elektrikoaren saileko estrategiak definitzen
eta ekintza-ildo berriak martxan jartzen.
|
|
| |
|
|
|
|