El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

 
 
   

Digital Assets Deployment kasua
Rodolfo Carpintier
Digital Assets Deployment, Espainiako Teknologi eta Interneteko negozioen haztegiko presidentea

 

 
Hitzaldiaren laburpena

K enpresak vs. R enpresak etengabeko berrikuntza-ingurunean

Interpretazio ugari zabaldu dira enpresa tradizional handiek dauzkaten berrikuntza arazoei buruz, eta askoren iritziz enpresa horiek desagertzeko zorian daude.

Planteamendu honen aurrean, Dave Gray amerikarra (XPLANE enpresako zuzendaria eta sintesi grafikoaren guru handia) liburu bat prestatzen ari da, berak "K enpresak" eta "R enpresak" deitzen dituenei buruz. 2010eko bigarren hiruhilekoan argitaratuko den liburu horretan dio enpresa tradizional askok ulertu dutela beren sistemak mugatuak direla, eta nola berritu ikasten ari direla  R enpresengandik.

Ideia horietan oinarrituta, Rodolfok enpresa batzuek eta besteek garatzen dituzten berrikuntza prozesuak ulertzen lagunduko digu. Zein da eredurik eraginkorrena?
Currículum
   
     
 

DAD (Digital Assets Deployment), Espainian liderra den Interneteko inkubagailuaren presidentea da, bereak dira Baquia.com edo Cinemavip enpresak eta BuyVIP edo Synerquia.com bezalako proiektuetan parte hartzen du.

Espainiako Commerce Net sareko presidentea izan da, Netjuice S.A. enpresaren bazkide-fundatzailea eta Negozio Garapen saileko presidenteordea, Telefónica Sistemas S.A. enpresako marketin zuzendaria, KRONE S.A. enpresako kontseilari delegatua, SERVICOM enpresako Nazioarte eta Merkataritza Sailetako zuzendaria eta SMM enpresako presidentea.

Alemaniar filologiako ikasketak egin zituen eta bi master hauekin osatu zuen bere prestakuntza: bata Nazioarteko Zuzendaritzakoa eta bestea Zuzendaritza Orokorrekoa.

25 urte baino gehiago daramatza on-line sistemak erabiltzen eta maisuki baliatzen du Internet  enpresako erabakiak hartzeko euskarri bezala.

Hitzaldi asko ematen ditu eta bera izan da  Merkataritza Elektronikoa mundu osoan sustatzen duen Commerce Net (www.commercenet.org) erakundearen barruan Espainiako sarea sustatu duena, bertako presidente izendatu dutelarik. Gainera, artikulu eta liburu ugari idatzi ditu: “Internet Hoy” eta “Los cinco mandamientos de la empresa en Internet: enseñanzas para después de una crisis”.

 
   
   
  « hizlari guztiak

 


HOME | PROGRAMA | HIZLARIAK | IZEN EMATEA | INFORMAZIOA | EGUNKARIETAN
AURREKO AURTEAK | ANTOLAKUNTZA

inscripciones@ibgconference.com | prensa@ibgconference.com | organizacion@ibgconference.com
Kredituak | Segurtasuna eta pribatutasuna