|
Valentinek bere hitzaldian azalduko du zeintzuk
diren Cosentino taldeko berrikuntza politikaren zutabeak
eta azpimarratuko ditu bereziki indartu dituztenak,
horiexek baitira beren lehiakortasun estrategiaren
oinarriak. Horretarako, Cosentino enpresaren irudi
orokorra emango digu eta esango digu zein den enpresaren
merkatua, zein arma erabiltzen duten lehiatzeko,
nola ateratzen dieten probetxu handiena beren indar-guneei
eta nola antolatzen duten berrikuntza enpresan.
Taldearen berrikuntza prozesua zehatz-mehatz nolakoa
izan den azaltzeko, hizlariak kasu praktiko batekin
ilustratuko du azalpena eta produktu berri baten
merkaturatze prozesua analizatuko du: ECO by Cosentino.
ECO by Cosentino lan-azaleren
merkatura zuzenduta dagoen produktu birziklatu
bat da, zeina erronka handia izan baita antolakundearen
maila guztietan. Valentínek azalduko dizkigu
zeintzuk diren produktuaren garapen prozesuko alderdirik
garrantzitsuenak eta baita ere zeintzuk izan diren
bidean aurkitu dituzten erronkak.
|