Xavier Cels-ek SONYren Bartzelonako I+G-ko zentroaren
kasu arrakastatsua azalduko digu, horixe baita enpresak
Japoniatik kanpo daukan garapen zentrorik handiena.
Baita ere esplikatuko digu zergatik erabakitzen duen
multinazional batek Espainian kokatzea eta zeintzuk
diren erabaki horrek dakartzan lehiakortasun abantailak.
SONYren esperientzian
oinarrituta, Espainiak bere berrikuntza sarean
aplika ditzakeen hobekuntzei buruzko hausnarketa
bat egingo du, hau da, aztertuko du zer egin dezakeen
Espainiak atzerriko kapitalaren Berrikuntzako inbertsioa
erakarri eta atxikitzeko.
Sarritan ez gara ohartzen enpresa
multinazionalaren berrikuntza teknologikoa balio
erantsi handia
dela tokiko sare teknologikoarentzat eta gizarte
osoarentzat.
Xavier-ek I+E Innovación España Fundazioari buruz ere hitz egingo
du. Sony eta Espainian kokatutako beste hainbat enpresa elkarte horretako kide
dira, zeinaren helburua baita Espainiako I+G jarduerak sustatzea.
|