El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

 
 
   

'Coolhunting'
Daniel Córdoba Mendiola
The Hunter erakundeko bazkide fundatzailea eta zuzendari nagusia; aditua da coolhunting-ean.

 
Hitzaldiaren laburpena


Merkatuaren errealitateak bultzatuta, azken urteetan antolakunde guztiek ulertu behar izan dituzte zeintzuk diren cool fenomenoaren dinamikak: zergatik jartzen diren gauza batzuk modan, zeintzuk diren horren arrazoiak, zer dagoen horren atzean, zenbat irauten duen, nola kudeatzen den…  Coolhunting-afuntzio profesional bat da,  merkatua aztertzen duena, ikerkuntzarako zenbait tresna dituena eta datuak aztertzeko eta lortutako emaitzak antolakundeen, erakundeen, kolektiboen eta pertsonen errealitatean sartzeko gaitasuna duena.  Daniel Córdoba-Mendiolak, The Hunter-eko zuzendariak (coolhunting-ekozerbitzu integralak eskaintzen dituen lehen agentzia), cool fenomenoa, modak eta joerak ulertzeko giltzarri batzuk emango dizkigu bere hitzaldian, eta horretarako, adibideak jarriko ditu, kasuak azalduko ditu eta egin dituen proiektuen barneko kontu batzuk kontatuko ditu.

 

 

Currículum
   
     
 

Daniel Córdoba joeren ikerketa eta analisian espezializatutako The Hunter aholkularitzaren bazkide fundatzailea eta zuzendari nagusia da. Bere bezeroen artean aipatzekoak dira Matutano, Layetana Inmobiliaria, Henkel, Telefónica, Danone, Kraft, Yoigo, Procter & Gamble eta Audi enpresak, Bartzelonako Udala, Aeroports de Catalunya, etab.

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen eta  Harvard Business School-en osatu zuen bere prestakuntza.

Gainera, “Coolhunting” liburua idatzi du, hainbat komunikabidetan parte hartzen du, hala nola La Vanguardian eta Els Matins de TV3n, eta hitzaldi asko ematen ditu.

Marketin irakaslea da Ramon Llull Unibertsitatean eta Joeren Ikerketa Kualitatiboari buruzko “Coolhunting: Investigación cualitativa de tendencias” gradu-ondoko ikastaroaren zuzendarietako bat da Facultat de Comunicació Blanquerna-n, Bartzelonan.

 

 
   
   
  « hizlari guztiak

 


HOME | PROGRAMA | HIZLARIAK | IZEN EMATEA | INFORMAZIOA | EGUNKARIETAN
AURREKO AURTEAK | ANTOLAKUNTZA

inscripciones@ibgconference.com | prensa@ibgconference.com | organizacion@ibgconference.com
Kredituak | Segurtasuna eta pribatutasuna