El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

 
 
   

Inma Shara
Orkestra zuzendarien belaunaldi berriko liderra eta munduko ordezkaririk berritzaileenetakoa. Europako Bikaintasunaren Saria jaso zuen.

 
Hitzaldiaren laburpena

Zuzendaritza harmonikoa
Musika da lengoaien artean unibertsalena; arrazoiak gidatzen du baina sentimenduek mugiarazten dute. Ikuspegi honetatik, Inmak hainbat giltzarri proposatuko dizkigu talentuz beteriko talde batek emaitza paregabea eman diezagun. Bere hitzaldian, lehenik eta behin, lidergoa jorratuko du indibidualitate biltzaile eta elkartzaile den aldetik, eta jarraian zenbait jarrerek (autokritikak, karismak, pasioak, sakrifikatzeko gaitasunak, eta abarrek) duten garrantzia azpimarratuko du. Funtsean, gako batzuk eskainiko dizkigu autoritate formal baino gehiago autoritate moral bezala ulertutako lidergora iristeko.

Talde bateko talentuak eraginkorki kudeatzeko eta ekimen pertsonalak sustatzeko, beste hainbat trebetasunen artean, funtsezkoa da adimen emozionala aplikatzea. Inma Sharak azalduko digu zein den lidergo transzendentalaren eta transakzionalaren artean dagoen aldea eta “arrakasta” eta “porrot” hitzez duen kontzeptua. Orkestra zuzendari bezala, ongi daki talde batean barne komunikazioa sustatu behar dela sormena akuilatzeko, izan ere, taldearen konpromisoa, elkarrekiko ezagutzatik eta nortasun sentimendutik sortzen baita. Lidergoaz eta taldeko konpromisoaz ari garenean, lehenik, mugarik gabeko eskuzabaltasunaz, tolerantziaz eta inplikazio pertsonalaz ari gara; eta bigarrenik, adimen emozionalaz. Gainera, lidergoak berekin dakar bihotzera zuzenean iristen den diskurtso logiko eta koherentea eta  taldearen benetako konpromiso gardena.

Ba al dago pasiorik gabeko lidergorik?
Currículum
   
 

Munduko orkestra zuzendarien belaunaldi berriko ordezkaririk berritzaileenetakoa da. Emakumezko sei orkestra zuzendari profesional daude munduan eta Inma Shara da horietako bat. Esan bezala, sei emakumek bakarrik lortu dute orkestra sinfoniko bat zuzentzea.
Musika ikasketak egin ditu Madrileko eta Gasteizko Goi-Mailako Musika Kontserbatorioetan, eta geroago Madrileko Goi-Mailako Musika Kontserbatoriora joan zen Orkestra Zuzendaritza ikastera.  Alexander Rahbari eta Sir Colin Davis-en ikasle izan da.

Orkestra zuzendaritzako espezialitatean hiru urte igaro ondoren, Alemanian, Herbehereetan eta Estatu Batuetan osatu zituen bere ikasketak, Ricardo Muti edo Zubin Metha bezalako profesionalekin (azken honekin Bayerische Staatsoper-eko zuzendari zenean).

Espainiako orkestra sinfoniko garrantzitsuak zuzentzeaz gain, nazioarteko beste batzuekin ere aritu da, besteak beste, London Philharmonic Orchestra-rekin, Israeleko Orkestra Sinfonikoarekin, Vienako Orkestra Sinfonikoarekin, Ukrainiako Orkestra Nazionalarekin, Letoniakoarekin, Israeleko Filarmonikarekin, Errusiako Sinfoniko Nazionalarekin, Czech National Symphony-rekin, the Russian National Symphony-rekin, the London Royal Phihlarmonic-ekin, London Symphony Orkestra eta Abesbatzarekin, Errumaniako Irrati-telebistako Orkestra Sinfonikoarekin, Pennsylvania Estatuko Orkestra Sinfonikoarekin (AEB) eta Graz-eko Orkestra Filarmonikoarekin.

Gainera,  Bikaintasunaren Europako Saria jaso du duela gutxi.

 

 
 

 
   
   
  « hizlari guztiak

 


HOME | PROGRAMA | HIZLARIAK | IZEN EMATEA | INFORMAZIOA | EGUNKARIETAN
AURREKO AURTEAK | ANTOLAKUNTZA

inscripciones@ibgconference.com | prensa@ibgconference.com | organizacion@ibgconference.com
Kredituak | Segurtasuna eta pribatutasuna