|
| |
|
|
| |
Business
Global Conference+i berrikuntza,
teknologia eta jakintzari
buruzko erreferentziazko
biltzarra da Euskal Autonomi
Erkidegoan, eta zortzigarren
edizio honetan, sendotuenetako
bat Estatukoen artean.
Norentzat:
Antolakundeetako negozio arloetako
arduradunentzat, edozein dela
ere jarduera sektorea (industria,
zerbitzu profesionalak, aholkularitza,
banku zerbitzuak, ofimatika,
telekomunikazioak, komunikazioa
eta irudia, ingeniaritza zerbitzuak,
finantza kudeaketa, operatzaile
logistikoak eta garraioa, informazio
teknologiak, e-business, etab.)
Goiburua:
Berrikuntza sarean.
Helburuak:
• Enpresan
bertan antzematea nola egin
behar den berrikuntza.
• Merkatuan
aztertzea zerk egiten dituen
enpresa batzuk beste batzuk
baino berritzaileago eta nola
lortzen duten hori.
• Lankidetza
mekanismoak eta dinamikak trukatzea,
ideiak bateratuz lortzen baita
berrikuntza.
Nork
kontatzen duen:
• Edozein
merkatutan esperientzia arrakastatsuak
izan dituzten enpresa txiki,
ertain edo handietako arduradunak
(antolakundeen arlo guztietakoak).
• Berrikuntzako
nazioarteko adituak.
• Biltzarrera
bertaratu direnen esperientziak,
saioetan zehar beren ikuspegia
partekatu nahi badute.
Hitzaldi
motak: Osoko bilkurak
eta saio paraleloak aditu handienen
eskutik, eta kasu praktikoak.
|
| |
| |
| |
| |
| |
| |
| |
| |
| |
| |
| |
| |
|
|
|
|
|
| |
Sareko
berrikuntza
Azkenaldian,
berrikuntzaren beharrak argi utzi du zeintzuk
diren enpresen erronka estrategiko berriak. Orain
inoiz baino gehiago, jomugatzat hartu behar ditugu
pertsonak, talentua eta lankidetza, hots, sareko
berrikuntza. Zazpi edizio arrakastatsuren ondoren, Business
Global Conference+i (BGC+i) topaketaren
zortzigarren edizioan saiatuko gara galdera
horiei eta berrikuntza kolaboratiboarekin lotutako
beste hainbati erantzuna ematen. Biltzarraren
zortzigarren edizioa Bilboko Euskalduna
Jauregian izango da, datorren azaroaren 11n (asteazkena).
Urtez urte nazioko eta nazioarteko profesional
entzutetsuak biltzen dituen ekitaldiaren edizio
berri hau “Berrikuntza sarean” izenburupean
antolatu da.
Topaketa honek berrikuntzaren aldeko
apustu indartsua egin du orain dela bost urtetik,
eta Business Global Conference+i-k gai hori
sakondu du eta erreferente bilakatu da gainera.
Aurreko edizioetan bezala, biltzarrak ikuspegi erabat praktikoa du, eta kudeaketako
estrategia eta praktikaren arloetako jakintza eta esperientziak trukatzeko topaleku
garrantzitsu bihurtu da, berrikuntza delarik garapen faktorea. Hauek dira urteroko
topaketa honen sustatzaile eta antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Industria,
Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako
Baltzua (SPRI), Informazio Teknologia eta Telekomunikazioetako Enpresen Elkartea
(AETIC), Euskadiko Telekomunikazioen Kluster Elkartea (GAIA) eta jakintzan eta
kudeaketa edukietan espezializaturik dagoen PMP erakundea.
Antolakuntzarekin
harremanetan jartzeko:
E-maila: organizacion@ibgconference.com
Tel.: 94 661 10 58.
Faxa: 94 423 88 27 |
|
|
|
| |
|
|
|