700 lagun baino gehiago bertaratu dira Berrikuntzari buruzko biltzarrera
   
 

700 lagun baino gehiago bertaratu dira Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu den BGC+i Biltzarraren VII. ediziora. Bi jardunaldi antolatu dira “Berrikuntza Irekia, ideien batuketa” izenburupean, eta hogei bat nazio eta nazioarteko hizlarik berrikuntzari buruzko kontzeptuak garatu dituzte eta euren enpresa eta antolakundeen esperientziak azaldu dituzte. Edizio honetan, mekanismoen elkartrukea eta lankidetza dinamikak bilatu dira, ideiak bateratuz berrikuntza sortzen delako. Topaketa honen antolatzaile izan dira Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI), Espainiako Elektronika eta Informazioaren Teknologiako Enpresen Elkartea (AETIC), Euskadiko Telekomunikazioen Kluster Elkartea (GAIA) eta PMP, berrikuntzan eta kudeaketa edukietan aditua den antolakundea.

Antolakuntzaren esanetan, edizio berri hau arrakastatsua izan da, ez bertaratu den jende kopuruagatik bakarrik (honek erakusten du Biltzarrak pizten duen interes gero eta handiagoa), baina baita ere, batzuk urtero-urtero etortzen direlako. “...biltzarraren aurreko edizioetan parte hartu dutenek hemen ikasitako ideiak aplikatu eta harremanak bideratu dituzte beren antolakundeetan, errealitate bihurtu direnak beren negozioentzat”. Horregatik, antolakuntzaren ustez, berrikuntzaren aldeko apustuak eta euskal ETEen inplikazioak gero eta indar handiagoa dauka, izan ere, antolakunde guztiek hartu beharko luketen trena da hau.

Azken edizio honetan, nazioarteko berrikuntza zentro garrantzitsuenetako hizlariak egon dira eta erronka berriak finkatu dituzte. Horrela, Henry Chesbrough, Kaliforniako Haas School of Business Eskolako Center for Open Innovation zentroaren zuzendari exekutiboak (“Open Innovation” izenekoaren aitak) hainbat giltzarri azaldu ditu berrikuntza balio seguru bat bihur dadin antolakundeetan; Eric Von Hippel, MIT Sloan School of Management Eskolako Innovation and Entrepreneurship Group taldeko zuzendariak antolakundeek kontuan izan beharreko joko arau berriak nabarmendu zituen, “industri iraultzatik jasaten ari garen aldaketa handiena” den honi aurre egiteko. Jules Goddard, London Business School Eskolako Management Innovation Lab laborategiko ikertzaileak egungo kudeaketaren funtsezko sei zutabetan oinarritu zuen bere hitzaldia, beti ere pertsonen helburuak eta egungo ingurunearen joko arau berriak kontuan izanik.

Gainera, biltzarrera bertaratutakoek hainbat enpresaren esperientziak in situ entzuteko aukera izan dute, esaterako, Nespresso, NH Hoteles, Ikea, Alegría, SkunFunk, Circo del Sol-en kasua, etab.

 
<< itzuli

 
 
 
[ PDF ]
Para poder visualizar/descargar este tipo de archivo necesitas tener instalado en tu ordenador el programa ACROBAT READER: < para WIN >< para MAC >
 

HOME | PROGRAMA | HIZLARIAK | IZEN EMATEA| INFORMAZIOA | EGUNKARIETAN
AURREKO AURTEAK | ANTOLAKUNTZA

inscripciones@ibgconference.com | prensa@ibgconference.com | organizacion@ibgconference.com
Kredituak | Segurtasuna eta pribatutasuna