Business Global Conference+i berrikuntzari, teknologiari eta jakintzari buruzko erreferentziazko biltzarra da Euskal Autonomia Erkidegoan eta, zazpigarren edizio honetan, sendotuenetako bat Estatukoen artean.

Norentzat: jarduera sektore guztietako antolakundeetako negozio arloetako arduradunentzat (industria, zerbitzu profesionalak, aholkularitza enpresak, banku-zerbitzuak, bulegotika, telekomunikazioak, komunikazioa eta irudia, ingeniaritza zerbitzuak, finantza-kudeaketa, logistika eta garraio operadoreak, informazio teknologiak, e-business, eta abar).

Goiburua: “Berrikuntza irekia: ideien batuketa”.

Helburuak:   
• Enpresan bertan antzematea nola antolatu behar den berrikuntza.
• Merkatuan aztertzea zergatik enpresa batzuk beste batzuk baino berritzaileagoak diren eta nola lortzen duten hori.
• Lankidetza mekanismo eta dinamikak trukatzea, ideiak elkarrekin jarriz berrikuntzak sortzeko.

Kontatzaileak:
• Edozein merkatutan esperientzia arrakastatsuak izan dituzten enpresa txiki, ertain edo handietako arduradunak (antolakundeen arlo guztietakoak).
• Nazioarteko berrikuntza gaietan adituak.
• Biltzarrera etorritakoek beren esperientziaren berri eman dezakete saioetan beren ikuspegia azaldu nahi izanez gero.

Hitzaldi motak: osoko bilkurak eta saio paraleloak aditu handienen eskutik eta kasu praktikoak.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
   
 Antolakuntza:
 
Laguntzaile:
 
 
 Sustatzaile:
 
   
   
 

Berrikuntza irekia: ideien batuketa

Globalizazioak guztiz aldatu du enpresen testuingurua. Gaur egun, enpresa batek berrikuntzan murgildu behar du ezinbestean lehiakortasuna eta produktibitatea lortzeko gako estrategiko bezala. Berrikuntza ez datza soilik produktu eta zerbitzu berriak sortzean, baizik eta antolakunde bateko departamentu eta profesional guztien inplikazioa bilatzean. Xedea da enpresa kultura berri bat sortzea eta horren bitartez, enpresaren hazkundea euskarri sendoetan oinarritzea beren lehiakideengandik bereizteko. Gai horiek eta berrikuntzarekin lotuta dauden beste batzuk landuko dira Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den Business Global Conference+i-ren (BGC+i) VII. edizioan,  urriaren 22 eta 23an (asteazkena eta osteguna).

Zazpi urtetik gorako esperientzia duen ekitaldi honen edizio berri honek nazioko eta nazioarteko aditu garrantzitsuenak biltzen ditu urtero. Aurtengo edizioaren goiburua hauxe izango da: “Berrikuntza irekia: ideien batuketa”.

Aurreko urtean berrikuntzaren aldeko apustu irmoa egin zen eta aurten ere  Business Global Conference+i ekimenak ildo beretik jarraituko du, alor horretan erreferente bilakatuz.

Aurreko edizioetan bezalaxe, urteroko topaketa honen filosofiaren parte dira praktikotasuna eta esperientziak elkarrekin trukatzea  eta antolatzaileak honako hauek dira: Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea (SPRI); Espainiako Elektronika, Informazio Teknologia eta Telekomunikazioetako Enpresen Elkartea (AETIC),  Euskadiko Telekomunikazioen Kluster Elkartea (GAIA) eta PMP.

 Antolakuntzarekin harremanetan jarri nahi baduzu:
E-maila: organizacion@ibgconference.com
Tel.: 94 661 10 58.
Faxa: 94 423 88 27

 
 
 

HOME | PROGRAMA | HIZLARIAK | IZEN EMATEA| INFORMAZIOA | EGUNKARIETAN
AURREKO AURTEAK | ANTOLAKUNTZA

inscripciones@ibgconference.com | prensa@ibgconference.com | organizacion@ibgconference.com
Kredituak | Segurtasuna eta pribatutasuna