Castellano | English
 
  Luis Rojas Marcos psikiatrak amaiera eman dio Bilbon “Business Global Conference”-ren VI. edizioari “Berrikuntza eta estresa” hitzaldiarekin
   
 
Luis Rojas Marcos psikiatrak amaiera eman dio Bilbon “Business Global Conference”-n VI. edizioari “Berrikuntza eta estresa” hitzaldiarekin.

Berrikuntza izan da urtero egiten den topaketa honen ardatza. “Berrikuntzak nork eta nola” izenburua duen edizio honetara 600 pertsona baino gehiago gerturatu dira, batez ere enpresa txiki eta ertainetakoak.

Bi egunetan zehar egin den ekimenean hainbat sektore eta sailetatik (marketina, salmenta, finantza, informazioaren teknologiak, logistika, ekoizpena eta giza baliabide sailak, besteak beste) etorritako adituek beren esperientziak eta jakintzak partekatzeko aukera izan dute. Honako hauek izan dira ekimenaren antolatzaileak: Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea (SPRI), Espainiako Elektronika, Informazio Teknologia eta Telekomunikazioetako Enpresen Elkartea (AETIC) eta Euskadiko Telekomunikazioen Kluster Elkartea (GAIA).

VI. edizio honetako  “Berrikuntzak nork eta nola” leloari ahalik eta erantzun gehien emateko, ondoren aipatzen diren enpresek berrikuntzaren arloan duten eskarmentua ezagutzera eman digute:  Perro Verde Films produkzio-etxea, Ikusi, Marqués de Riscal, Azti-Tecnalia, Fatronik, Sclipo, Silverspace Animations 3D, TS Fundiciones, Blusens eta BTI, besteak beste.

Biltzarraren VI. edizioan bildu diren nazioarteko adituen artean Jeff Sampler, Pedro Luis Uriarte Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentea edo berrikuntzaren arloan guru bilakatu den Luis María Huete izan dira.
 
 
www.spri.es
  Laguntzaile:
 
  Sustatzaile:
Socios tecnológicos
 
 
Business Global Conference