Castellano | English
 
  550 pertsonak parte hartu dute "Berrikuntza errentagarria" izenburupean Bilboko Euskalduna Jauregian egin den E-Business Global Conference Kongresuaren V. Edizioan
   
 
"Berrikuntza errentagarriaren erronka" izan da aurtengo goiburua E-Business Global Conference Kongresuaren V. Edizioan, eta 550 pertsona bertaratu dira. Epsilon Euskadi, Elhuyar, Ofiline, Kaiku, Garaia kooperatiba edo Barceló bezalako enpresek berrikuntza kasu praktikoak erakutsi dizkigute, eta bertaratu direnek hainbat konpainiaren –Red Bull, MyStrands, Alares, Genetrix, Ibermática, Telefónica, Correos-  eta hainbat hizlariren –Larry Keeley, Alberto Vázquez Figueroa, Pedro Nueno- jakintza eta esperientziak partekatu ahal izan dituzte.

Inaugurazio ekitaldian Juan Jose Ibarretxe lehendakariak adierazi zuen oraindik bide luzea dugula egiteko informazioaren teknologien arloan, "baina aski dugu lau urte atzerago begiratzea, Euskal Autonomia Erkidegoan informazioaren teknologiek enpresa txiki eta ertainetan izan duten bilakabideaz ohartzeko. Bide onetik gabiltza, beraz".

Berrikuntza zientziaren aitatzat jotzen den Larry Keeley-k berrikuntza bultzatzera animatu gintuen, baina gure enpresetan lan egiten duten guzti-guztiekin ez bakan batzuekin bakarrik. Berrikuntza eta garapen arloetan punta-puntakoa den enpresa sare bat sortze aldera, enpresa txiki eta ertainak lagundu eta bultzatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek emandako babesa eta egindako lana aintzatetsi zituen aditu honek.

Beste alde batetik, Nueno irakasleak adierazi zuen beharrezkoa dela ingurune egokia izatea, unibertsitateen, arrisku-kapitala kudeatzen duten entitateen eta enpresei emandako pizgarrien arteko erlazioan bermaturik, horrela, oinarri teknologikoko antolakundeen sorrera sustatzeko.
 
 
www.spri.es
  Laguntzaile:
 
  Sustatzaile:
Tecnologia Bazkidea
 
 
 
e-Business Global Conference · Bilbao 2006