Castellano | English
 
 

600 lagun baino gehiago bildu dira Bilbon “Sormena eta berrikuntza negozioetan” lelopean antolatu den E-Business Global Conference-n IV. Ediziora

   
 

Atzo eta gaur, Bilboko Euskalduna Jauregian egin den E-Business Global Conference (EBGC) Kongresua sendotu egin da “sormena eta berrikuntza negozioetan” izenburupean antolatutako laugarren edizio honetan. Kevin Carroll-ek ireki zuen atzoko ekitaldia. Kevin Carroll motibazioan aditua eta Lance Armstrong-en eskumuturrekoaren fenomenoaren sortzaileetariko bat da. Antonio Cimorrak, Elektronikaren, Informazio Teknologien eta Telekomunikazio Enpresen Espainiako Elkarteko (AETIC) ordezkariak, eta SPRIko zuzendari nagusi Aitor Cobanerak itxi dute Alex Rovira “La Buena Suerte” best-sellerraren egilearen hitzaldiarekin amaitu den laugarren ekitaldi hau.

Cobanerak nabarmendu duenez, “Kongresu honek inoizko parte hartzaile kopururik handiena bildu du, izan ere, 600 kongresukide baino gehiago izan gara. Zalantzarik gabe, aurten sendotu egin da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainentzat erreferentzia bihurtu den kongresu hau.” Bestalde, hitzordua eman die bertaratutakoei berriz etor daitezen hurrengo edizioan, alegia bosgarrenean, izan ere SPRIren 25. urteurrenarekin batera egingo da eta.

  segi >> 
 
  Laguntzaile:
 
  Sustatzaile:
Tecnologia Bazkidea
 
e-Business Global Conference · Bilbao 2005