Bilboko Euskalduna Jauregiak buru eman dio gaur E-Business Global Conference-n III. edizioari. 500 pertsona baino gehiago bildu dira “Bezeroaren garaia” izenburupean antolatu den edizio honetara. Antolaketa, estrategia eta merkataritza elektronikoko liderrek eta enpresa munduko adituek beren esperientzia arrakastatsuak eta enpresa, gizarte eta herrialdeen erronka berriak azaldu dituzte. Hona hemen kongresura bildu diren hizlariak: Don Peppers; Venkatraman, Bostoneko Unibertsitateko Kudeaketaren, Sistemen eta Informazio Teknologien Saileko dekano eta irakaslea; Sandra Sieber, IESE-ko irakaslea; eta, azkenik, Bellota, MRW, Saunier Duval edo Novartis bezalako enpresa eta erakundeetako zuzendariak. Hitzaldiekin batera, e-business-eko praktika garrantzitsuenen eta tresnarik aurreratuenen erakusketa bat eskaini da.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.k (SPRI), Elektronikaren, Informazio Teknologien eta Telekomunikazio Enpresen Espainiako Elkarteak (AETIC) eta PMPk antolatu eta sustatu dute E-Business Global Conference 2004. “Bezeroaren garaia” izenburua hautatu da, une honetan oso garrantzitsua delako enpresentzat bezeroa estrategiaren funtsezko elementu bihurtzea eta, era berean, informazio teknologiak ezinbestekoak direlako helburu hori lortzeko.