Castellano | English
 
 
 

500 kongresukide baino gehiago bildu dira atzo eta gaur Bilbon egin den E-business Kongresuaren II. Ediziora

   
 

500 kongresukide baino gehiago bildu dira atzo eta gaur Bilboko Euskalduna Jauregian egin den E-business Global Conference Kongresuaren II. ediziora. SPRI eta SEDISIk antolatu dute II. edizio hau, Lehiakor izateko izenburupean. 500 horietatik %65ek on line eman dute izena, kongresuko web orriaren bidez. Batez ere praktikoa izan den ekitaldi honek elkargune bihurtzea nahi izan du, negozioetako Internet aplikazioen praktika eta ezaguerak trukatzeko.

Egunotan hainbat aditu hurbildu dira Bilbora, hala nola: Kevin Kelly, Internet eta e-business alorretan mundu osoan ezaguna den gurua; Santiago Álvarez de Mon, IESEko MBA Executive-ko irakasle eta zuzendaria; Enrique Dans, Instituto de Empresako Sistema eta Informazio Teknologien alorreko irakasle eta zuzendaria; Javier Echeverría, CSIC-ko Zientzia, Teknologia eta Gizarte Ikerketako irakaslea eta Alsa-Enatcar, Eroski, Rothenberger edo Kukuxumusu bezalako enpresa eta erakundeetako zuzendariak.

Gaurko jardunaldia Instituto de Empresako Enrique Dans Sistema eta Informazio Teknologien alorreko irakaslearen ponentziarekin hasi da. Enrique Dansek ekonomia berriak negozioak egiteko modua nola aldatu duen aztertu du, eta, besteak beste, azkartasun handiagoa eta interakzioa aipatu ditu. Gero Javier Echeverría, CSIC-ko Zientzia, Teknologia eta Gizarte Ikerketako irakaslearen txanda izan da. Echeverríak esan du IKTek espazio elektroniko edo hirugarren ingurune izeneko espazio sozial berri bat sortu dutela, espazio natural eta urbanoari gainjartzen zaiona. Echeverría irakasleak ingurune berri honek berekin dakartzan negozio aukerak aztertu ditu.

Goizeko hitzaldietan, alde batetik, marketina, salmenta ekipoak eta Interneta izan dituzte aztergai eta, bestetik, benetako negozioen esperientziak azaldu dira, hala nola, Grupo Eroski, Infojobs eta Burdinolaren kasuak. Arratsaldekoak, berriz, gai hauen ingurukoak izan dira: alde batetik, helburutzat bezeroa duten prozesuen hobekuntza; eta, bestetik, gobernamendu digitala enpresetan eta administrazio publikoetan.

  segi >>
 
  Laguntzaile:
 
  Sustatzaile:

 

 
e-Business Global Conference · Bilbao 2003